Orain dela hamarkada batzuk, adimen desgaitasuna zuten pertsonen inguruko ideia nagusiak honakoetan zentratzen ziren: defizitak, mugak eta beharrizanak. Gaitasun eta aukeren inguruko ideiak oso mugatuak ziren. Gaur egun, “ezintasunean” zentratutako ideia horiek beste batzuekin daude elkarbizitzan: gaitasun, aukera eta lorpen pertsonalen inguruko ideiak dira.    

Badakigu horrek zer aurrerapen dakarren. Hala ere, Rompiendo Barreras programarekin, desgaitasuna dugun pertsonok GAREN horretan zentratu nahi dugu. Gure nortasunean, ez hainbeste egin dezakegun edo egiten dakigun horretan (gaitasuna). Kapazitismoaren jarrera ere saihestu egin nahi dugu.

Ez gara heroiak, ez dugu nahi dugun guztia lortzen, badakigu amets batzuk ez ditugula inoiz beteko, gauza batzuk egiten ez dakigu, eta beste batzuk ez ditugu inoiz ikasiko. Gure mugak ditugu, batzuetan handiak, eta kasu batzuetan eguneroko jardueretarako ere zailtasun larriak ditugu. Bizitzaren eremu batzuetan laguntza behar dugu, batzuek modu puntualean, beste batzuek etengabe.

Adimen desgaitasuna daukagu, gizarte honetan bizi gara, komunitate, auzo, prestakuntza zentro eta abarretako kide gara. Gure errealitatearen arabera elkar ezagututa, ziur hobeto ulertuko dugula elkar.

Kontaktu:
Johanna López Morales
johannalopez@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10