Adimen desgaitasuna duen pertsona talde bateko kideok UPV-EHU eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak elkarrizketatu ditugu, hainbat gairekin lotuta gure inguruan dituzten pertzepzioak jasotzeko. Horretarako, unibertsitate bi horietako ikasleen lankidetza eta inplikazioa izan dugu, ikaskuntza partekatuko esperientzia batean.
Loading

Egin dugun galdetegian, galdetu dugu ea adimen desgaitasuna duten pertsonok modu autonomoan bizi gaitezkeen gure seniderik gabe, maitemindu gaitezkeen, gure ametsak bete ditzakegun, lan egin, zoriontsuak izan eta kuadrilla bat eduki. Halaber, galdetu diegu ea nolakoak uste duten garela adimen desgaitasuna dugun pertsonok, orokorrean, ea ondo dagoen adimen desgaitasuna duten pertsonentzako elkarteak egotea, edota ea gizarteak marjinatu egiten gaituen.

Beste pertsona batzuek gutaz pentsatzen dutenari buruz ikasteko aukera interesgarria da. Galderak gehitzen joango gara. Aurrera jarraitzen dugu!