Adimen desgaitasuna duten pertsonen eta ikasketa-etapa ezberdinetako ikasleen arteko harreman horrek hiru eremutan eragin nahi ditu aldaketak:  
  • Ikasketa-maila ezberdinetako ikasleak, adimen desgaitasuna duten pertsonenganako jokabide ez inklusiboen osagai kognitiboak zuzenean aldatzeko, aurrez sortutako ideia, estereotipo, aurreiritzi eta abarrei dagokienez.
  • Adimen desgaitasuna duten pertsona parte-hartzaileak, beren eskubideen ezagutza eta eguneroko inplikazioak sustatzeko, estereotipo eta jokabideek nola funtzionatzen duten ikasi eta gertaera eta datuekin kontrastatzen jakiteko, beren komunikazio eta interakzio gaitasunak hobetzeko, ordezkari eta bozeramaile moduan trebatzeko.
  • Gizarte, orokorrean, parte hartzen duten ikasleen inguruan eduki dezakeen zabalkundeagatik, zein Gorabidek emaitza eta ekintzen inguruan egin dezakeen zabalkundeagatik.