Adimen desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko egiten diren ahaleginak gorabehera, ezaugarri hori traba bat izan daiteke legearen aplikazioan, zerbitzu publikoak eskuratzeko unean, etxebizitza bat alokatu edo lanpostu bat lortzeko unean… 

Neurri handi batean, automatikoki erabiltzen diren estereotipo eta jarreren ondoriozkoa da hori. Eta horrek, ia oharkabean eta bat-batean, iritzi, ekintza eta pertzepzioan eragiten du, ia ohartu gabe, baita inklusio asmo esplizituen aurka ere.

Testuinguru-diskriminazio horretan, ez hain esplizitua baina oso garrantzitsua, jokabide oztopoak eta oztopo interaktiboak daude, eta hiru oinarrizko osagaien bidez uler daitezke: Kognitiboak, gertaera, fenomeno edota pertsona jakin batzuen inguruan eraikitzen ditugun ideiei dagozkienak; afektiboak: jokabide bat izateko beharrezkoa da eskura dugun informazioaren balorazioa egitea, eta behin baloratuta, emozio positibo edo negatiboa sortzen du; eta jokabidezkoa, egoera batean edota pertsona edo kolektibo batekin modu jakin batean aritzera eramaten gaituena.

Oztopo psikosozial horien aurrean, konprobatu dugu adimen desgaitasuna duten pertsonekin harremanak dituzten pertsonek jokabide positibo eta orekatuagoak dituztela kolektibo horrekiko, aurreiritzi eta aurretik sortutako ideiak gaindituz.

Kontaktu:
Johanna López Morales
johannalopez@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10